Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu

leku irudi nagusia

Informazioan bereizitako irratia Hasiera Albistegiak Programazioa Nor gara Harpidetza Bilaketak Infozazpi, entzuteaz gain egin egiten den irratia Egoitza: Martinzaharrenea lan eremua 8, 64122 Urruña Lehen emisio data: 2006-01-27 Koordinatzailea: Eider Elduaien Harremanetarako: harremanak@info7.com Albistegi zerbitzuak: albistegiak (abildua) info7.com Bazkidetzak: bazkidetzak (abildua) info7.com Zer da Infozazpi Ildo editoriala Aztibegia elkartea Lagundu egitasmoari Bazkidetu/dohaintza egin Irratiarekin kolaboratzaile izan/irratsaioak proposatu Elkarteari lagundu Aztibegia elkarteak sustatutako egitasmo hori herritarren eta herri sektoreen babesarekin bilakatu da errealitate. Internet bidez zabaltzen du seinalea irratiak, baina Euskal Herriko txoko guztietara FM bidez iristea da haren nahia. Hori errealitate izan dadin, eman beharreko urrats guztiak emango ditu erakundeen aurrean. Proiektuak herri oinarria eta borondatezko laguntza ditu benetako zutoin, baina eguneroko jarduna komunikazio arloko profesional talde baten esku dago. Langile talde horren eta irratia egiten borondatez parte hartzen duen laguntzaile sare zabalaren ekinez osatzen da irratiaren programazioa, Infozazpi entzun eta egin egiten baita. Elkarte-irratia, nazionala, informatzailea eta eleanitza da Infozazpi Irabazi asmorik gabeko komunikabide-egitasmo gisa, komunikatzeko bideak eskaini nahi dizkio herri mugimenduari. Euskararen alde, euskal kultura sustatzen, jendarteko arazoak bideratu nahian ari diren norbanako nahiz eragileen zerbitzura dauzka irratiak bere azpiegiturak. Komunikazio soziala eta zuzena ditu helburu. Irrati nazionala da. Euskal Herrian gertatzen dena jakinarazi eta horren irakurketa egiten du. Munduan zehar gertatzen dena ere Euskal Herriaren ikuspuntutik lantzen du. Irrati informatzailea da. Informazio zerbitzu zabalak eta kolaborazioak izango dira programazioaren ardatza, Guztia Albiste irrati formula eredu; musika tarteetan kronika eta kolaborazio ezberdin eta anitzak sartuko ditu. Hiru hizkuntzetan ari da: euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Hizkuntza nagusia, ordea, euskara du; bi erdarak batera adina gutxienez.

NagusiaEgizu check-in hemen eta bihurtu zaitez bertoko alkatea.

Azkenak

iphone irudia

Euskarak munduan duen lekua ezagutu nahi duzu?

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburua duen proiektua da.

Aplikazioak deskargatu

Iphone irudia Android irudia